Azken egunak Gaztelekuko Bizilabe tailerretan izena emateko
Gazteei zientzia eta teknologia jarduerak egiteko aukera emango zaie tailerren bidez. Onartuen zerrenda irailaren 18an zabalduko dute.
Beasaingo gaztelekua izango dena.Laida Goiburu Azkena egunak dira Beasaingo Gazteleku berrian egingo diren Bizilabe zientzia-tailerretan parte hartzeko izena emateko. Irailaren 15ean itxiko da inskripzio epea.
10-12 urte bitarteko (LH5 eta LH6) haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza da Bizilabe, Elhuyar-ek sustatutakoa, gazteek zientzian eta teknologian sakontzea bilatuko duena.
Urritik maiatzera Beasaingo Gazteleku berrian eskainiko dute, eta aukera emango zaie horren bidez adin horretako gazteei zientzia eta teknologia jarduerak egiteko eskolaz kanpoko aisialdian.
bizilabe.elhuyar.eus webgunean eman behar dute izena interesa dutenek. Onartuen zerrenda irailaren 18an zabalduko dute.













