Iraileko bigarren asteburua Igartzakoentzat da
[ARGAZKIAK] Giro ederrean ospatu dituzte Igartza-Loinatz auzokoek festak, ostiraletik igandera.
Apar festa joan den larunbatean, irailaren 12an.Jai batzordea Iraileko bigarren asteburua Igartza-Loinatz auzokoentzat da, urtero auzoko festak ospatzen baitituzte data horren inguruan. Joan den asteburua ekitaldiz betea izan dute.
Ostiraleko pailazoen ikuskizunaren, sagardo dastaketaren eta kontzertuen ondoren, azoka, hainbat lehiaketa edota apar festa izan zituzten gozatzeko.
Auzo azokan hamabost bat auzokidek jarri zituzten postuak, eta haurrentzako duatloian hamarnaka umek parte hartu zuten. Igartzako Dantzariek hogeigarren ekitaldia egin zuten, eta eguraldi eguzkitsua aprobetxatu zuten eguerdian apar festarekin txikienek.
32. Mus Txapelketa Kattalin erretegian jokatu zen, eta Manuel Carnero Lobato eta Haritz Larrañaga Aldasoro izan ziren irabazleak. Patata tortilla lehiaketa eta mozorro lehiaketa (Kirolak zen gaia) ere egin zituzten. Igandean, besteak beste, paella jana herrikoia, buruhandi eta erraldoiak eta herri kirolak izan zituzten festei agur esateko.
Hemen asteburuko argazki batzuk:













