Adirane Peñagarikano, Ariadna Somoza eta Aner Arozena, Axari Traileko podiumean
Igandean Axari Trail mendi lasterketa egin zuten Idiazabalen. Hiru herritarrek podiumera igotzea lortu zuten: Adirane Peñagarikano bigarren postuan sailkatu zen proba luzean, Ariadna Somoza bigarren proba motzean eta Aner Arozena hirugarren proba luzean.
Proba luzeari dagokionez, emakumezkoen artean Onditz Iturbe nagusitu zen 2:34:06 denborarekin. Adirane Peñagarikano urretxuarra iritsi zen bigarren postuan (2:38:43) eta hirugarren, Irati Larrañaga usurbildarra (2:41:16).
Gizonezkoen lasterketa Ibai Larrea 23 urteko gazte antzuolarrak ikaragarrizko lasterketa egin zuen eta Aritz Egea urretxuarrak 2014an ezarri zuen marka —1:58:22— hautsi zuen 1:56:47ko denborarekin. Bigarren helmugaratu zen Ander Iñarra lezoarra 7 minutu eta 8 segundoko aldearekin, (2:03:55) eta atzetik, Aner Arozena zumarragarra 2:11:43ko denborarekin.
Lasterketa motzean, emakumezkoen podiuma goierritarra izan zen. Intza Urrestarazu ordiziarrak irabazi zuen lasterketa 1:33:31an helmugaratuta. Atzetik, estu-estu, iritsi zen Ariadna Somoza zumarragarra (1:33:57) eta hirugarrena izan zen Ainhoa Goikoetxea lazkaotarra (1:36:49).














