Zaldibiako Udalak bat egin du Aske talde feministaren adierazpenarekin
Era berean, elkartasuna eta babesa adierazi nahi die "egoerak eragindakoei" eta gaur Ordizian egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.
Zaldibiako udaletxearen irudia.Hitza Zaldibiako Udalak bat egin du asteburuan herriko Aske Talde Feministak CAF enpresan gertatutakoaren inguruan plazaratutako adierazpenarekin, eta elkartasuna eta babesa adierazi nahi die egoerak eragindakoei.
Udalaren ustez, beharrezkoa da lantokietan zein gainerako espazioetan emakumeen aurkako jarrera eta indarkeria matxistei aurre egitea, eta horrelako egoeren aurrean erantzukizunez eta irmotasunez jardutea.
Horren harira, Goierriko Koordinadora Feministak gaurko, irailak 14, 19:00etan, Ordiziako plazan deitutako elkarretaratzean parte hartzera animatu ditu herritarrak.













