Latxartegiko zinemak larunbatean hasiko du denboraldia
Astebururo bost emanaldi izango dira, eta bi filma eskainiko dira.
Larunbatean, hilaren 19an, hasiko da Legazpiko Latxartegin zine komertzialaren denboraldi berria, HTK Film S.L.k enpresak kudeatuta. Haurrentzako saioak larunbat eta igandeetan izango dira, 17:00etan, eta + 65 urte promozioa ere martxan izango da berriz, 65 urtetik gorakoentzako astelehenetako saioak 2 euroan jarrita.
Astebururo bost saio eta bi filma eskainiko dituzte: larunbat eta igandeetan 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenetan 19:30ean.
Umeen sarrera 4 euro da, orokorra 6 euro, eta astelehenetan, ikusleen egunean, 4 euro.
Hona hemen datozen bi asteburuetarako kartelera:
– 19 larunbata, 20 igandea eta 21 astelehena: Un plan perfecto. 19:30ean. – 19 larunbata eta 20, igandea: Minions&Monsters. 17:00etan Haurrentzat
– 26 larunbata, 27 igandea eta 28 astelehena: El ser querido. 19:30ean.
– 26, larunbata eta 27, igandea: Tadeo Jones y la lampara maravillosa. 17:00etan. Haurrentzat.













