Maier Iartzak irabazi du udal egutegiko abuztuko saria
Uztaileko lehiaketaren saria izan zen. Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartel bana irabazi dituzte. Hurrengo urteko egutegia herritarren txoko txukunekin osatuko dute.
Legazpiko udal egutegiko abuztuko hitz ezkutua Mugimenduak zen, eta hilabete horretako lehiaketan erantzun zuzena eman zuten 70 herritarren artean, Maier Iartza suertatu zen irabazlea. Eric Galvez alkatearen eskutik jaso zuen herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela.
Aurreko hilabeteko irabazlea, berriz, Mikel Fernandez izan zen. Freskotasuna zen uztaileko hitz ezkutua, eta 81 herritarren asmatu zuten. Fernandezi Miryam Galileak eman zion 50 euroko erosketa txartela.
2027an, herritarren txoko kuttunak
Aurtengo egutegia kirolari eta ohitura osasungarriei dago eskainita, eta hurrengo urtekoa, herritarren txoko txukunekin osatuko dute. Hamabi hilabete, hamabi txoko berezi izango da egutegiaren izenburua, eta horri forma emateko udalak herritarren laguntza eskatu du, proposamenak egin ditzaten.
Horretarako, hilaren 2ora arte galdetegia egongo da jarrita legazpi.eus webgunean, eta paperezkoa ere bai, udaletxeko harreran.














