Herri Arteko Folklore Jaialdia egin dute Urretxun
Larunbatean Herri Arteko Folklore Jaialdia egin zuten Urretxun. Goizean azoka egin zuten Areizaga plazan. Bertan, herrialde ezberdinetako dantzak ikasteko aukera ere izan zen. Arratsaldean jaialdia egin zuten Gernikako Arbola plazan. Lurra (Urretxu), Primadera (Arbona, Lapurdi), Esbart Arrels (Lleida, Katalunia), Calmecac (Mexiko) eta Netos de Bandim (Ginea Bissau) taldeek parte hartu zuten.














