Areto futbolean Goierriko sei talde lehiatuko dira aurten
Legorretako Bilkoinek datorren astean hasiko du liga. Ataun, Idiazabal, Urretxu-Zumarraga, Zaldibia eta Zegamak, berriz, Gipuzkoako Kopa hasiko dute, gaur eta bihar.
Ataungo aurtengo areto futbol taldea.Goierriko Hitza Irailaren erdia joan da jendea errutinara itzultzen doan heinean kultur eta kirol ekimenak areagotzen ari dira. Areto futbolaren kasua da horietako bat. Legorretako Bilkoinek datorren astean hasiko du liga, eta gainerakoek, liga urrian hasiko badute ere aste honetan Gipuzkoako Kopa txapelketari emango diote hasiera. Goierrik aurten ere ordezkaritza zabala izango du Gipuzkoako Kopan: Ataun, Zaldibia, Urretxu-Zumarraga, Idiazabal eta Zegama.
Urretxu-Zumarragako Goierri KE taldea izango da jokatuko duen lehen goierritar taldea. Pasai Donibaneko Donipari ‘B’ taldearen aurka jokatuko du, gaur. Gainerako taldeek bihar izango dituzte beraien lehen partidak. Ataungo taldeak Tolosako Janrablue K.K. taldearen aurka jokatuko du Tolosan. Ausa Zaldibi taldea, berriz, Zarautzen aurka jokatzen estreinatuko da Gipuzkoako Kopan Zaldibian. Zegama-Aizkorri futbol taldea Arrasateko Mondrate taldearen aurka etxean lehiatuko da. Azkenik, Idiazabalek ere etxean jokatzen ekingo dio txapelketari Urrestilaren aurka.
Aurreko denboraldia
Goierriko talde horietatik Zegamakoa da aurten sortu dena. Beste guztiak badaukate beraien ibilbidea areto futbolean. Zegamakoa berriena bada ere, Ataungo taldeak ere aurreko denboraldian hasi zuen beren ibilbidea areto futbolean. Idiazabal, Zaldibia eta Urretxu-Zumarragak, bestalde, urte gehiagotako ibilbidea dauka. Ataunek eta Zaldibiak aurreko denboraldian Gipuzkoako bigarren mailara igotzea lortu zuten.
Ataundarren helburuak
Ataungo taldeak helburuak aurreko urteko «berdinak» dituela adierazi du: «Frontoia bete nahi dugu eta aurreko urtean herrian sortu zen giro polita mantendu, eta ahal ditugun emaitzarik onenak lortu». Ataun KE taldeak aurredenboraldia aurreko astean amaitu zuen 3-6 irabazita.
Urretxuk hiru talde
Urretxu-Zumarragak taldeko David Callejok azaldu duenez, aurtengo denboraldian «hiru talde dauzkagu ohorezko mailan dagoena, nagusiena, gazte mailakoa eta erregional mailako bigarren talde seniorra».
Partiduak
Urretxu- Pasai Donibane
Gaur, 20:15ean, Urretxuko Aldiri kiroldegian.
Tolosa-Ataun
Bihar, 20:15ean, Tolosako Uzturpe frontoian.
Zaldibia-Zarautz
Bihar, Zaldibiako Resti pilotalekuan, irailak 18, 21:00etan.
Zegama-Arrasate
Bihar, Zegamako Toki-Alaien, irailak 18, 22:00etan.
Idiazabal-Urrestilla
Bihar, Idiazabalgo Zelaan, irailak 18, 21:00etan.












