
Oria eta Urtsuaran erreketan 4.000 metroko eremua garbitu eta herrigunean saretak eta edukiontzi berria jarri dira, Agenda 2030 planaren barruan. Kontzientzia lantzeko eta prebentzio kultura sortzeko ekimenak egingo dira.

Intriga, misterioa eta maitasuna uztartzen ditu lanean. Gazte zein helduentzat aproposa izan daiteke. "Aurreneko orritik bukaerara arte pentsatzen dut irakurlea gogoekin egongo dela ea zer gertatzen den jakiteko", azaldu du Mintegik.

Burdin Festaren barruan eskainiko dituzte Bergarako Antzerki Musikala elkarteko kideek. Agirre-etxeberri eta 1950eko hamarkadako eskolako ikasgela eta kapera erakutsiko dituzte. Dohainik izango dira.

Aire zabaleko pintura lehiaketaren edizio berria jokatuko da larunbat goizean, Jose Martin Etxeberria izenarekin. Lehen saria 500 eurokoa da.





