Argazki lehiaketan botoa emateko azken egunak
Igande gauean bukatuko da GOIERRIKO HITZAren XXI. Udako Argazki Lehiaketako gustuko argazkiaren alde botoa emateko epea.
Aurtengo lehiaketara iritsitako hainbat argazkirekin egindako muntaia. Hitza Igande gauean bukatuko da GOIERRIKO HITZAK 21. aldiz antolatu duen Udako Argazki Lehiaketako argazkirik gustukoenaren alde botoa emateko epea.
Irakurleen boto gehien jasotzen duen argazkiak 70x50ko argazki handitze bat jasoko du sari modura.
Horretarako atal honetan sartu eta botoa eman, besterik ez duzu egin behar.













