Francisca Murgiondok 100 urte bete ditu
Arabako Narbaiza herrian jaio zen Francisca Murgiondo, eta bizitzak Gipuzkoara ekarri zuen ezkondu ostean. 61 urte daramatza jada Beasainen errotuta.
Francisca Murgiondo senitartekoekin eta alkatearekin.Beasaingo Udala Francisca Murgiondo beasaindarrak 100 urte bete ditu. Hori dela-eta, Leire Artola Beasaingo alkatearen bisita izan du gaur goizean. Oroigarrizko plaka bat eta lore sorta bat eman dizkio alkateak, “udalerriaren estimua eta berotasuna adierazteko”.
Arabako Narbaiza herrian jaio zen Francisca Murgiondo, eta bizitzak Gipuzkoara ekarri zuen ezkondu ostean. Senarraren lanbidea zela eta, lehenik Lazkaon bizitzea egokitu zitzaien. Ondoren, Beasainera aldatu zen familia, senarrak CAFen lan egiten zuela-eta. 61 urte daramatza jada Beasainen errotuta.
Gaur egun, udalak azaldu duenez, ez du hutsegiterik egiten bere eguneroko osteratxoan eta kafesne goxoaz gozatzeko unean. “100 urteak modu ezin hobean ospatuko ditu gaur, familian eta giro beroan: gaurko bazkari zein afariez gain, aurrerago ospakizun zabalagoa egingo du iloba, biloba eta kanpoan dauden senide guztiekin batera”.
Beasaingo Udalak, herri osoaren izenean, zorionik beroenak helarazi dizkio Franciscari eta bere familiari.













