Odol ateraldiak egingo dituzte ostiralean Zegaman
Zegamako Odol Emaileak elkartetik jakitera eman dutenez, odol ateraldiak egingo dituzte ostiral honetan, Etxaraia 1An. Ateraldiak arratsaldeko ordutegian izango dira, 17:30ean hasi eta 20:30era bitartean. Hitzordua hartzeko gotatanta.eus web gunearen bidez egin daiteke online, edo baita, 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta ere.













