Baztarrikarentzat Landaola eta Caixabanken saria
Landaolak eta Caixabankek lau proiektu saritu dituzte. Zaldibiako Goizane zentroan egin da sari banaketa ekitaldia. Gabiriako Baztarrika gaztandegian ardikiarekin hanburgesak egiten hasi dira.
Baztarrikako Eli Elgarresta eta Asier Osinalde saria jasotzen.Manex Usarralde. landaolak eta Caixabankek Gabiriako Baztarrika gaztandegia saritu dute, Berrobiko Freshentzia, Errezilgo Ibarbia Errezil Sagar Kooperatiba eta Ikaztegietako Balerdipeko Erleak proiektuekin batera. Zaldibian, Goizane zentroan egin da sari banaketa ekitaldia.
Tierra de Oportunidades programaren barruan jaso dute aitortza Gipuzkoako landa eremuko lau ekintzailetza proiektuk. Sarituetako bakoitzak 1.000 euroko saria jaso dute, euren proiektua ezagutarazteko eta zabaltzeko laguntzarekin batera. Bestalde, Rural Talentekin elkarlanean garatzen den El Reto prestakuntza lehiaketan parte hartzeko aukere izango dute.
Baztarrika
Gabiriako Baztarrika gaztandegiaren kasuan, ardikiarekin hanburgesak egiten hasi dira. Duela bi urte hasi ziren etxean ardiaren haragiari irtenbidea bilatzeko hausnarketa egiten. «Ardi haragia galtzen ari zen, jendeari ahazten ari zitzaion, eta Artzain Egunean egiten zen haragi gisatu lehiaketan bakarrik jaten zuen…».

Landaolak eta Caixabankek saritu dituen Gipuzkoako lau ekintzaileak.Manex Usarralde.













