Eduardo Alsasua gasteiztarrak irabazi du Legazpiko pintura lehiaketa
Larunbatean jokatu zen Martin Etxeberria aire libreko pintura lehiaketa, Arkatzak antolatuta. Hamabost partaide izan zituen.
Irabazleak ezkerretik eskuinera: Jean Pierre Douga (herritarren saria), Eduardo Alsasua (irabazlea), Jose Miguel Arranz (bigarrena) eta Oliver Jurado (hirugarrena).Legazpiko Udala Gasteizkoa da aurten Arkatza elkarteak antolatutako kaleko pintura lehiaketaren sariduna, Eduardo Alsasua. Jose Martin Etxeberriaren omenez antolatzen den lehiaketa honek 15 margolari erakarri zituen Legazpira larunbatean.
Sari nagusiaz gain, beste hiru ere eman zituzten. Bigarren saria Erandioko (Bizkaia) Jose Miguel Arranzek irabazi zuen, eta hirugarrena, Bilboko Oliver Juradok. Herritarren saria, berriz, Hendaian bizi den Jean Pierre Dougak lortu zue.
Azken sari hori herritarren bozketa bidez aukeratu zen. Margolariek eguerdirako entregatu zituzten goizean zehar egindako lanak, eta udaletxe ondoan utzi zituzten ikusgai arratsaldean, ikusleek gustukoenaren alde bozkatzeko bozkatzeko. Guztira 174 bozka jaso ziren, eta irabazleak horietatik 53 jaso zituen.













