Elkar Zainduz Legazpin egitasmoa berriz ere plazan izango da ostiralean
Legazpiarrek zaintzaren inguruan duten ikuspegia eta kezkak jaso nahi dituzte.
Euskal Herria plazan egindako lehen hitzorduaren ondoren, Elkar Zainduz Legazpin berriro elkartuko da herritarrekin datorren irailaren 25ean, 10:00etatik 14:00etara.
Elkar Zainduz Legazpin egitasmoa plazara aterako da berriz ere ostiral honetan, irailak 25, 10:00etatik 14:00etara, herritarrek zaintzaren inguruan duten ikuspegia jasotzeko. Internetez ere parte hartu daiteke, www.legazpi.eus webgunean galdetegi bat beteko.
Legazpiko zaintzaren inguruko beharrak, kezkak eta proposamenak partekatu nahi dituzten herritar guztiak gonbidatu dituzte plazan jarrita egongo den karpara hurbiltzeko. Egitasmoko lantaldea bertan izango da, informazioa emateko, zalantzak argitzeko eta prozesurako prestatutako galdetegiaren bidez herritarren ekarpenak jasotzeko, joan den ostiralean bezala.
Bi egunetan jasotako iritziek zaintzari buruz orain arte egindako diagnostikoa osatzen lagunduko dute, eta herritarren ikuspegia Zaintza Mahaiaren lanera eta Elkar Zainduz Legazpin egitasmoaren hurrengo lehentasunen zehaztapenera eramango dituzte.













