Mentxu y Yone dendak 50. urteurrena ospatuko du ostiralean
Zumarragako Mentxu y Yone haurrentzako jantzi-dendak 50 urte bete ditu. Hori dela eta, urteurren festa egingo dute ostiralean 17:00etatik 20:30era. Denda apainduko dute eta luntxa egingo dute. Photocall-a ere izango da. “Oso urte ona izan da, interes turistikodun denda izendatu gaituzte eta jaurlaritzak Euskadi saria eman digu. Gainera, 50 urte bete ditugu. Hori guztia egungo eta garai bateko bezeroekin ospatu nahi dugu”, esan du Yone Arakamak.
Mentxu y Yone: 50 urte Zumarraga eta Urretxuko haurrak janzten













