Brinkola eta Irun artean trenek osorik egingo dute bidea datorren astetik aurrera
Astelehenetik ostegunera egingo dute ibilbide osoa, egunez. Gainerako egun eta orduetan autobusa erabili beharko da Hernani eta Irun artean.
Gipuzkoako trenbide sarea konpontzeko lanek hainbat aldaketa eragin dituzte azken hilabeteetan tren zirkulazioan, eta Renfek azkenen berri eman du. Horrela, datorren astelehenetik aurrera, bide osoa egingo dute aldirietako trenek Brinkola eta Irun artean, astelehenetik ostegunera bitartean, eta 04:30etik 17:30era. Ordutegi eta egutegi horietatik kanpo, tren eta autobus zerbitzu konbinatua eskainiko dute, eta errepidez egin beharko da bidai Hernani eta Irun artean.
Distantzia ertaineko trenei dagokienez, errepidez egingo dute oraindik Irun eta Andoain arteko tartea. Distantzia luzekoen artean, berriz, Irun eta Tolosa artean ere autobusez egingo dute bidea bi noranzkoetan, eta Bartzelona aldera doazenek, Donostia eta Tolosa artekoa.












