Egur tailla eta pintura ikastaroan lekua dago oraindik
Bi ikastaroak hasita daude, baina tokia dagoenez, izena emateko aukera dago.
Legazpiko Arkatza elkartearen marrazketa eta pintura ikasturtea martxan dago, baina plazak geratzen direnez matrikula irekita mantenduko dute.
Txirbil elkarteak ere hasi du egur taila ikastaro berria, bi txandatan, eta honetan ere badago tokia.
Bi ikastaroetarako izena Kultur Etxean eman behar da.













