Ander Arrese beasaindarra da Oiasso Museoko zuzendari berria
Arkeologoa da Arrese, Erdi Aroko hirigintzan aditua. Arkeologian teknikoki sakonduko duen zuzendaritzaren burua izango da.
Ander Arrese, ezkerretik bigarrena, Aizpea Goenagaren eta Melanie Doreren artean.Oiasso Museoa Irunen dagoen Oiasso Erromatar Museoak etapa berri bati ekin dio, zuzendaritza aldaketarekin. Ander Arrese beasaindarra da zuzendari berria, Aizpea Goenagak jubilazioagatik zuzendaritza utzi ondoren. FICAB Zinemaldi Arkeologikoaren zuzendaritza ere utzi du Goenagak, eta bere ordez Melanie Dore ikertzaileak hartu du ardura hori.
Arkeologoa da Arrese, Erdi Aroko hirigintzan aditua. Arkeologian teknikoki sakonduko duen zuzendaritzaren burua izango da beasaindarra.
Itsas arkeologia ere landu du. 2016an, Beñat Iturrioz arkeologoarekin eta Eñaut Tolosa dokumentalgilearekin batera, Euskal Balezaleen Triskantza dokumentala estreinatu zuen. Islandiako arkeologo talde batekin, 1615ean hondoratutako hiru bale ontziren istorioa kontatzen du lanak, euskal balezaleen aztarna arkeologikoen bilaketak, dokumentuen miaketak eta bertako adituekin egindako elkarrizketak tartekatuz.












