Ataungo antzerki zikloko ‘Escape Room’ antzezlanerako sarrerak salgai
Antzeztaun zikloak hiru emanaldi hartuko ditu aurten.
Antzeztaun 2026-en, Ataungo antzerki zikloan, hiru antzezlan egongo dira ikusgai urriaren 2an, 16an eta 25ean.
Lehena, Aurkitu gabeko altxorra antzezlana izango da Zirika Zirkus antzerki taldeak eskainia, eskola atarian, 16:30ean.
Bigarrena, Txalo Produkzioak ekoiztetxearen Escape room antzezlana izango da Herri Antzokian, 22:00etan. Horretarako sarrerak gaur jarri dituzte salgai udaletxean eta liburutegian, 5 euroren truke. Sarrerak erosteko diru juxtua eramateko eskatu du Ataungo Udalak.
Azkena, Oihulari Klown-en Hau beroa! izango da Zelai San Gregorioko frontoian, 17:00etan.














