Energia komunitatea sortzeko aurreneko saio irekiak egingo dituzte Ordizian
Herritarrei begirako hiru saio ireki deitu dituzte: aurrenekoa asteartean; bigarrena, urriaren 14an; eta azkena, urriaren 27an. Udaletxeko batzar aretoan izango dira denak, 17:30ean.
Ordiziako udaletxea.Loinaz Agirre. Energia-komunitate bat sortzera bidean urratsa egin berri du Ordiziako Udalak: herritarren parte-hartzearekin batera, hura sortzeko prozesua abian jarriko du. Helburua da energia berriztagarriak sustatzea, energia-eredu jasangarri baterantz aurrera egitea eta udalerrian energia sortzeko, kontsumitzeko eta kudeatzeko aukera berriak aztertzea. Prozesu horretan zehar, Ordiziaren “behar eta ezaugarrietara egokitutako aukera teknikoak eta parte-hartzeko moduak” aztertuko direla jakinarazi du Udalak.
Energia komunitatearen sorrera-prozesu horretan parte hartu nahi dutenentzat, hala, hiru saio antolatu dituzte. Udaletxeko batzar aretoak egingo dituzte denak, arratsaldeko 17:30ean. Aurrenekoa, datorren asteartean izango da.
- Irailak 29, asteartea: Energia-komunitatea ezagutzea.
- Urriak 14, asteazkena: Komunitatearen diseinua
- Urriak 27, asteartea: Energia-komunitatearen sorrera.
Zentzu horretan, herritarrei prozesuan parte-hartzera dei egin die udalak, “herrian energia sortzeko eta kontsumitzeko eredu jasangarriago baten oinarriak elkarlanean aztertzeko eta eraikitzeko”.













