Haurrentzako gaztelekua berriz martxan, datorren astetik aurrera
Irailaren 30ean irekiko ditu berriz ateak. Zerbitzuaren berri emateko aurkezpena egingo dute irailaren 28an.
Ezkioko udaletxea Santa Lutzi auzoan.Josune Zarandona Ezkioko gaztelekuan datorren irailaren 30ean emango diote hasiera ikasturte berriari. Gaztelekua udaletxeko eraikineko beheko solairuan kokatuta dago eta sei urte eta 12 urte arteko gazteei ematen die zerbitzua (2020tik aurrera jaiotakoak).
Ikasturtea hasi aurretik, irailaren 28an, astelehena, zerbitzua azaltzeko aurkezpena egingo dute gaztelekuan bertan, 18:00etan. Ondoren, ate irekiak izango dituzte bi astez, urriaren 5ean, 7an, 14an eta 18an zerbitzua ezagutu eta probatzeko.
Erabiltzaile izateko izen eman behar da, herriko whatsapp taldean Ezkioko Udalak zabaldu duen estekan.













