IX. Zapi Janzteko bertso bazkariko txartelak salgai
Bertsolariak Igor Elortza, Maider Arregi, Oihana Bartra eta Xabat Illarregi izango dira Zaldibian, urriaren 17an.
Maider Arregi, VIII. Zapi Janzteko irabazlea. Loinaz Agirre Udazkeneko IX. Zapi Janztea bertso bazkaria egingo dute Zaldibiako Zubiburu elkartean, urriaren 17an, 14:00etan. Aurten parte hartuko duten bertsolariak Igor Elortza, Maider Arregi, Oihana Bartra eta Xabat Illarregi izango dira.
Dagoeneko badaude bazkarirako txartelak salgai 30 euroren truke Joxepane, Illati eta Arrese tabernetan. Bestela, 605 744 479 telefono zenbakira deituta ere bazkarirako txartelak lortu daitezke. Bazkariko menua barazki menestra, txahal masailak saltsan eta sagar hostorea izozkiarekin izango da.












