Jubilatuen bazkaria igandean, eta irteera urrian
Jubilatuen eguna egingo dute igandean Zegaman. Bazkaria izango da Ostatun, Zegamako Udalak eskainita. Bestalde, Aizgorri jubilatu elkarteak Zumaiara irteera egingo du urriaren 15ean, eta izena emateko aukera izango da urriaren 1ean eta 2an elkartearen egoitzan. Bazkideentzako kostua 45 eurokoa izango da eta bazkide ez direnentzako 50 eurokoa.












