Karrantzara joango dira itsasoarrak herriko irteeran
Urriaren 12an izango da eta izena emateko epea irekita dago irailaren 30era bitartean.
Bi urteren ondoren, egun osoko irteera berreskuratu dute aurten Itsason. Urriaren 12an izango da eta Karrantza (Bizkaia) eta inguruak izango dituzte jomuga. Karrantzaz gain, Ambasaguas, Pozalagua eta Güeñes bisitatuko dituzte.
Goizean, 8:15ean irtengo dira Itsasotik. Autobusa Alegiko beheko taberna zenaren parean hartuko dute. Ambsaguasen egingo dute lehendabiziko geldialdia, 10:30ean hamaiketako egiteko —antolakuntzak eramango du—. Ondoren, Dolomiten antzinako fabrika bisitatuko dute (11:00) eta eguerdian (13:00), Pozalaguako kobazulora joango dira.
Pozalaguako Aizko jatetxean bazkaldu eta arratsaldean Güeñes bisitatuko dute. Gainera, karting-en ibiltzeko edo Arenatzarte parkea bisitatzeko aukera ere izango da. 20:30ean izango da itzulera.
Izen ematea irekita
Irteeran parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago, irailaren 30erako. Horretarako 943 47 77 90 telefonora deitu edo udala@itsaso.eus helbidera mezu bat idatzi daiteke. Helduentzako prezioa 20 eurokoa da, ikasleentzako 12 euro eta 10 urtez azpikoentzat, doan.













