Kinto eguna eta Urtsuarango jaia, asteburuan
Kinto eguna ospatuko dute bihar Idiazabalgo hamarkada ezberdinetako kuadrillek. 19:00etan Elektrotxufla elektrotxaranga izango da herriko kaleetan zehar eta 22:30ean, Komerik erromeria taldea, frontoi zaharrean. Bestalde, Urtsuarango bizilagunek San Migel eguneko auzo bazkaria egingo dute igandean, 14:00etatik aurrera.












