Martxan da Orklidea ekimenaren edizio berria
Finantzaketa behar duten elkarteen eta eragileen proiektuak laguntzea du xede. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 10ean amaituko da.
Orklideako bigarren edizioko irabazleak. Orkli Ordizian kokatutako Orkli Koop. Elkarteak 50.000 euro banatuko ditu aurten ere Euskal Herrian garatzen diren proiektuak babesteko. Orklidea ekimenaren hirugarren edizioa izango da, eta proiektuak aurkezteko epea urriaren 10ean amaituko da. Ekimenaren bidez, finantzaketa behar duten elkarteen eta eragileen proiektuak lagundu nahi ditu.
Orkliko Gizarte Kontseiluak sustatzen duen programa da eta bi kategoriatan banatuko ditu laguntzak, proiektuaren tamainaren arabera. Lehen kategorian, 35.000 euro jasoko ditu irabazleak, eta bigarrenean, 15.000 euro. Euskal Herrian sortutako eta elkarlanean garatutako ekimenak babestea da Orklidearen helburuetako bat.
Orkli Koop. Elkarteko kolektiboa izango da proiektuak zuzenean ezagutu ondoren, behin-betiko erabakia hartuko duena. Iaz, Gautenaren Gure gunea eta Izan Inurri elkartearen Inurrien hitzak inurritegian proiektuak izan ziren sarituak.











