Sagitario A* literatur azoka Ordizian, aurrenekoz
Zientzia-fikziozko, fantasiazko eta beldurrezko literatur generoei ikusgarritasuna ematea du helburu azokak.
Sagitario A* azokaren aurkezpeneko irudia, uztailean. Izaro Villarreal Zientzia-fikzioaren, fantasiaren eta beldurraren inguruko azoka berria hartuko du bihar Ordiziak. Aurrenekoz egingo dute, Sagitario A* izenpean, gazte zein helduen artean irakurzaletasuna sustatzeko eta genero horiei ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Ordiziako Plazan izango da topagunea, 10:00etatik aurrera.
Bertaratzen direnek liburu azoka, eleberri eta komikien aurkezpenak, egileekin topaketak, haurrentzako tailerrak, rol-jokoak, komikiak eta publiko guztientzako bestelako jarduerak aurkitu ahal izango dituzte.
Gainera, 13:00etan, Sara Aranburu Lasarekin elkarrizketa (podcasta) izango da eta 18:00etan generoko idazle eta artistekin tertulia (podcasta) egingo dute. 19:30ean azkenik, mikro-kontakizun irabazleen irakurketa eta sari banaketa egingo dute.












