San Migel jaien bigarren eguna da gaur Altzagan
Gaur ekitaldi berri batekin hasi dute eguna, Itsasondo eta Altzagarate arteko txirringa igoerarekin. Iluntzean herri afaria eta erromeria egingo dituzte dira, eta gauean autobus zerbitzua izango da. Jaiek bihar eta asteartean izango dute jarraipena.
San Migel jaietan murgilduta dabiltza Altzagan bigarren egunez. Atzo iluntzean hasi zituzten festak altzagarrek, bigarren urtez jarraian, suziria jaurti gabe, eta frontenis txapelketa arduratu zen hasiera horretaz. Bertan, Ioritz, Ianire, Enaitz, Mikel, Denis, Iker, Deiane, Enaitz, Erkuden eta Beñat izan ziren irabazleak.
Gaurko eguna, jaietan berria duten ekitaldi batekin hasi dute, txirringa igoerarekin. Itsasondoko plazan elkartu dira partaideak 10:30ean, eta taldeko argazkia atera ondoren abiatu dira, aldapan gora Altzagaretaraino iritsi arte. Indarrak berreskuratzeko, txorizo egosia eta gazta izan dute dute Altzagako plazan.
San Migel jaiek iluntzean izango dute jarraipena, herri afariarekin eta ondorengo erromeriarekin, eta bihar eta asteartean, herriko zaindariaren egunean ere izango dira ekitaldiak.
Autobusa gaur gauean
Gaur gaueko erromeriari begira, autobus zerbitzua egongo da Goierriko hainbat herrietara.
Altzagara joateko ordutegia honakoa izango da: Legorreta (22:30), Itsasondo (22:35), Ordizia (22:45), Arama (22:55), Altzaga (23:00). Itzulerakoa, berriz: Altzaga (02:00), Arama (02:05), Itsasondo (02.20), Ordizia (02:30), Beasain (02:35).
EGITARAUA
Gaur, larunbata
21:00. Herri afaria, Sarayola katerin-aren eskutik.
23:00. Erromeria, Iratzar taldearen eskutik.
Irailak 27, igandea
11:00-13:00. Haurrentzat zirko tailerra, Zirkuolaren eskutik. Gaur da apuntatzeko azken eguna, irailaren 23a. 638 061 522 telefono zenbakira deitu behar da.
Asteartea, San Migel eguna
12:30. Meza nagusia.
14:00. Herri bazkaria eta bertso saioa, Altzagako elkartean. Bertsolariak: Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. Trikitilariak: Imanol Intsausti eta Iñaki Larrañaga.













