Agurtzane Zubillaga, Ezkio-Itsasoko Udaleko zinegotzi berria
Itziar Etxezarretak orain arte bete duen kargua hartuko du Zubillagak.
Itziar Etxezarreta, eskuinetik bigarrena, 2023an, Ezkio Eraikiz alderdiarekin udalbatza osatu zuten egunean. Hitza Ezkio-Itsasoko Udalak berriki jakitera eman duenez, Itziar Etxezarreta Arakistain zinegotziak bere kargua utzi du. Udalak eskerrak eman dizkio ohar publiko batean, “urte hauetan egindako lanagatik eta adierazitako konpromisoagatik”.
Itziar Etxezarreta Ezkio Eraikiz alderdiarekin aurkeztu zen 2023ko udal hauteskundeetara eta ordutik Euskara eta Kultura zinegotzia izan da bertan. Orain, etapa bati amaiera emanda, Agurtzane Zubillaga Azpillagak hartuko du Etxezarretak utzitako postua eta bere eginkizunak betetzen hasiko dela iragarri du Ezkio-Itsasoko Udalak.

Agurtzane Zubillaga













