Eneko Araiztegik bigarren postua eskuratu du Altsasuko kanporaketan
Oier Etxeberriaren atzetik sailkatu da segurarra. Lekeition, berriz, Ane Labakak irabazi du. Hurrengo bi saioak asteburuan jokatuko dira eta igandean kantatuko du Amaia Iturriotzek, Tolosan.
Lehenengo faseko bigarren zein hirugarren saioak jokatu dira asteburuan Altsasun (Nafarroa) eta Lekeition (Bizkaia), eta beste bi bertsolari sailkatu dira Miren Artetxerekin batera finalaurrekoetara: Oier Etxeberria (672,5 puntu) eta Ane Labaka (681 puntu), hurrenez hurren.
Altsasuko bertsolarien artean izan da Eneko Araiztegi Agirre ‘Korta’ segurarra, eta saio aparta eginda, bigarren postua eskuratzea lortu du, 659,5 puntu bilduta. Lekeitioko saioan, berriz, Aner Peritz sailkatu da bigarren postuan, 679 puntu bilduta. Sailkapenean aurrera egiteko itxaron egin beharko dute orain, puntuazioaren arabera hautatuko baitira finalaurrekoetara salto egingo duten bertsolariak.
Asteburu honetan jokatuko dira hurrengo bi saioak: Donapaleun (Nafarroa Beherea) eta Tolosan (Gipuzkoa). Bigarren saio horretan izango da hurrengo bertsolari goierritarra. Igandean kantatuko du Amaia Iturriotz urretxuarrak, 17:00etan, Usabal Kiroldegian.
Hona hemen saio bakoitzeko puntuazioak eta sailkapen orokorra:
ALTSASU:
- Oier Etxeberria Zubimendi: 672, 5 puntu
- Eneko Araiztegi Agirre ‘Korta’: 659, 5
- Txaber Altube Sarrionandia: 648, 5
- Imanol Uria Albizuri: 647, 5
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga ‘Mantxi’: 638
- Eñaut Martikorena Lizaso: 637, 5
LEKEITIO:
- Ane Labaka Mayoz: 681 puntu
- Aner Peritz Manterola: 679
- Maddalen Arzalluz Antia: 677,5
- Aitor Bizkarra Ruiz: 676
- Eneritz Artetxe Eizagirre: 646
- Aroa Arrizubieta Barredo: 616
SAILKAPEN OROKORRA:
- Miren Artetxe 709
- Maddi Ane Txoperena 691
- Ane Labaka 681
- Aner Peritz 679
- Maddalen Arzallus 677,5
- Aitor Bizkarra 676
- Oier Etxeberria 672,5
- Xabat Galletebeitia 672
- Eneko Araiztegi 659,5
- Txaber Altube 648,5
- Imanol Uria 647,5
- Eneritz Artetxe 646
- Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ 638
- Eñaut Martikorena 637,5
- Unai Anda 636,5
- Peru Abarrategi 631
- Aroa Arrizubieta 616
- Eki Mateorena 589,5













