Euskal mitologian oinarritutako ipuinak, Anduetzan
Maitane Aizpurua 'Marimunduko' ipuin kontaketa saio batean.Jentilbaratza Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ipuin kontaketa egingo dute Zegamako Anduetza parketxean, larunbatean. Ataungo Jentilbaratza elkarteko kide Maitane Aizpurua ataundarrak egingo du kontaketa Marimundukoren azalean sartuta.
Saioak 10:30ean eta 12:00etan dira eta izena 688 623 609ra deituta edo anduetza@gipuzkoa.eus helbidera idatzita eman daiteke. Familiei zuzendutako saioa izango da eta ordubete inguruko iraupena izango du bakoitzak. Sarreraren prezioa 6 eurokoa da.













