Sagitario A mikroipuin lehiaketak baditu irabazleak
Denera, 80 lanetik gora aurkeztu dituzte mikroipuin lehiaketara.
Zientzia-fikzioaren, fantasiaren eta beldurraren inguruko aurreneko literatur azoka egin dute asteburuan Ordizian. Liburu azoka, eleberri eta komikien aurkezpenak, egileekin topaketak, haurrentzako tailerrak, rol-jokoak, komikiak eta publiko guztientzako bestelako jarduerez beteriko asteburua izan dute.
Mikroipuin lehiaketako saridunak ere jakinarazi zituzten. Denera, 80 lanetik gora aurkeztu ziren, eta ondorengo hauek izan dira sarituak:
Zientzia-fikzioa:
- Lehenengo saritua: Sergio Arce Sobrao, ‘Planeta B8457’.
- Aipamen berezia: Sara Aranburu Lasai, ‘Instant drama, Instagrama?’.
Beldurra:
- Lehenengo saritua: Xabier Landabidea Urresti, ‘Isla da’.
- Aipamen berezia: Iker Garcia Iriarte Odria, ‘Transmisión recuperada’.
Fantasia:
- Lehenengo saritua: Jesus Navarro Lahera, ‘El pintor hiperrealista’.
- Gazte mailako irabazlea: Xuhar Perez Ariztimuño, ‘Harrizko dragoia’.













