Haurrentzako antzezlana igandean, Latxartegi aretoan
Sustrai Teatro antzerki taldeak 'Munduari itzulia 80 egunetan' ikuskizuna eskainiko du. Sarrerak salgai daude.
Sustrai Teatro antzerki taldeak Munduari itzulia 80 egunetan ikuskizuna eskainiko du igandean, 17:00etan, Latxartegi aretoan. Antzezlana 5 urtetik gorako haurrentzako da, baina familia osoari zuzenduta dago. Euskaraz da, eta 45 minutuko iraupena du.
Aktore, txotxongilo eta objektuen manipulazioa uztartzen dituen lana da Munduari itzulia 80 egunetan, erritmoz, emozioz betetakoa. Eriz Laberdi da dramaturgia arduraduna eta aktore nagusia, eta Ainhoa Alberdi kanpo begiradaz arduratu da.
Sarrera 5 eurokoa da, eta aldez aurretik erosi daiteke Latxartegiren leihatila digitalean. Igandean bertan ere erosi ahal izango da, sarreran.













