Bukatu dira Altzagako San Migelak
Patroiaren egun handiarekin amaitu zituzten atzo jaiak Altzagan. Lau eguneko jai jendetsu eta parte-hartzaileak eduki dituzte.
Atzoko bazkariko irudia. Hitza Ostiralean hasi eta lau eguneko jai egun bereziak igarota, bukatu dira Altzagako San Migelak. Patroiaren egun handiarekin itxi zituzten jaiak atzo, eta ohiko meza nagusiaren ondoren, herri bazkaria eta bertso saioa izan zituzten. Jende andana batu zen herriko elkartera.
Maite Garmendia alkateak azaldu du festa “jendetsuak” izan direla: “Oso animazio ona egon da; jende mordo bat juntatu gara, eta giro ederra izan da festa guztietan zehar”.













