Elkarteen Eguna egingo dute larunbatean Beasainen
Bakoitzaren lana ikusarazi eta hari balioa emateko, Erauskin plazan postuak jarriko dituzte 23 elkartek.
Loinatz Abesbatzaren postua iazko Elkarteen Egunean.Lide Egizala Urriko lehen asteburuan egin ohi duten moduan, aurten ere Elkarteen Eguna antolatu dute Beasainen astebururako. Larunbatean izango da, urriaren 3an. 23 elkartek parte hartuko dute, eta musika eta dantza ere izango da.
Elkarteen lana ikusarazi eta hari balioa emateko, Erauskin plazan postuak jarriko dituzte Atzegi, Caritas, Al-Anon, Aittu! Euskara elkartea, Bakuntza, Alkoholiko Anonimoak, Minbiziaren Aurkako Elkartea, Herriak Elkarlanean, Bear Pintura Elkartea, Buztingintza Zeramika Zaletuen Elkartea, Nagusilan, Asmube, Lau Katu Beasain, Beasaingo Odol Emaileak, Urbiberri Gizarte Zentroa, Batzokia Kultur Elkartea, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia, BKL, Loinatz Abesbatza, Igartza arku taldea, Gurutze Gorria, Goierriko mendizale beteranoak eta SOS Arrazakeria elkarteek.
10:30etik 13:30era izango da. Tarte horretan musika animazioa izango da kalean, eta 12:30ean Bakuntza taldekoek dantza emanaldia eskainiko dute. 13:30ean, bukatzeko, luntxa izango da Urbiberri zentroan parte hartzaile guztientzat.












