Joskintza tailer berria izango du Legorretak 2026-2027 ikasturtean
Izen ematea irekita dago; urriaren 8a da azken eguna.
PENTAX Image Legorretako Udaleko Kultura Sailak joskintza tailer berri bat antolatu du 2026-2027 ikasturterako eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea; urriaren 8a izango da horretarako azken eguna, udaletxera edo liburutegira joanda edota internet bidez. Urrian hasi eta martxora arte luzatuko lirateke tailerrak.
Ikastaroa datorren urriaren 17an hasiko da eta asteartero elkartuko dira bi ordutegi ezberdinetan: bata 14:30etik 16:30era eta bestea 16:30etik 18:30era. Ana Rosa Agirrek eta Ana Belen Marcosek gidatuko dute.
Tailerretako plazak, hala ere, mugatuak izango dira, eta eskaintzen diren plaza kopurua gaindituz gero, zozketa bitartez esleituko dira. Ikastaroaren kostua 50 eurokoa izango da eta tailerra hasi aurretik, urriaren 13an, bilera informatibo bat egingo da tailerraren ezaugarri guztiak zehatz mehatz azaltzeko, 16:30ean hasita.













