Polizia operazioa Ordizian
Atzo gauetik Ertzaintzak itxita dauka Urdaneta kalea. Antza, pertsona baten atxiloketari lotuta dago operazioa.
Ertzaintzak Urdaneta kalea itxi eta polizia-operazio bat abiarazi zuen atzo Ordizian. Ertzaintzak jakinarazi duenez, pertsona baten atxiloketari lotuta dago operazioa, antza, lapurreta batean parte hartu duelako. Oraindik ere Urdaneta kalean daude agenteak.













