Idiazabal Egunaren laugarren edizioa egin dute Oiangun
Idiazabal Gazta Jatorri Izendapen Babestuaren kontseiluaren Batzar Orokorra egiteaz gain, sektoreari dagozkion zenbait gai jorratzeko eta erronken inguruan hausnartzeko bildu dira.
Oiangun egindako jardunaldiko irudia. Idiazabal JDB Atzoko egunez Idiazabal Egunaren laugarren edizioa ospatzearekin batera, Idiazabal Jatorri Deitura Babestuak (JDB) amaitutzat eman zuen 2026ko kanpaina, 1200 tona gazta baino gehiago ekoitzita. Goiz osoko jardunaldia egin zuten Oiangun, eta sektoreko artzainen, gaztagileen, Artzain Eskolako ikasleen, adituen eta erakunde publikoetako ordezkarien topagune izan zen.
Idiazabal JDB kontseiluaren Batzar Orokorra egin zuten aurrena, baina ekitaldiaren ardatz nagusia Aritz Ganboa artzain eta komunikatzaileak zuzendutako mahai-ingurua izan zen. Idiazabal JDB barnean dauden lau probintzietako artaldeen arduradunak klima-erronkaren aurrean sektore gisa egin beharrekoaz jardun ziren, eta Neikerneko Roberto Ruiz ikertzailearekin batera, sakon aztertu zituzten sektoreak estres termikoko pasarteetan eta lehorte luzeetan dituen ahultasun nagusiak, ondorioei zenbait mailatan aurre egiteko irtenbideak proposatuta.
Ekitaldia modurik eta onenean amaitu zuten, Idiazabal JDBren bideo korporatibo berria aurkeztuta. Txalaparta emanaldi bat ere izan zuten. Hala, Idiazabal Jatorri Deituraren irudia aldarrikatzeko eguna izan zen sektorean jarduten dutenentzat, euren lana balioan jarri eta jardunaldiaren protagonista bihurtuta.













