Ion Izagirrek eskumuturra hautsi du eta ezin izango du azken agurra bizikleta gainean eman
Etxe inguruan entrenatzen ari zela izan zuen erorikoa, asteazken goizean. Hausturak Lombardiako Tourrean lehiatzea eragozti dio eta amaitutzat eman behar izan du sasoia.
Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarra.Cofidis Urriaren 10ean eman behar zituen azkeneko pedalkadak Ion Izagirrek, bere ibilbide profesionalari amaiera emateko. Hala iragarria zuen orain urte betetik. Lombardiako Tourraren 120. edizioan, baina, ezin izango dio bizikleta gainean agur esan txirrindularitzan osatu duen ibilbide oparoari. Atzo goizean, bere etxe inguruan entrenatzen ari zela, erorikoa izan zuen eta eskumuturra hautsi zuen. Hala baieztatu zion ezbeharraren ondoren hartatu zuen medikuak. Cofidis taldeak eman zuen erorketaren berri atzo, bere sare sozialen bitartez.
Izagirrek 37 urterekin utziko dio txirrindulari profesional izateari, espero eta nahi ez zuen moduan. Azkeneko denboraldia, bere ibilbide guztian zehar erakutsi duen mailaren parekoa izan da. Azpimarratzekoak dira Miguel Indurain sari nagusian eta Marco Pantiniren omenezkoan lortutako garaipenak. Laugarren amaitu zuen Euskadiko Itzulia eta zazpigarrena izan zen Paris Nizan, eta Flecha Valonan.













