Jon Ander Albisuri 2028ra berritu dio kontratua Baikok
Albisu bere hamaseigarren denboraldia amaitzear dagoenean atera zuen albistea Baikok, atzo.
Jon Ander Albisu pilotari ataundarra. Hitza Baikok Jon Ander Albisuri 2028ra arte luzatu diola kontratua adierazi zuen atzo. Atzelari ataundarra 2025-2026 denboraldia bukatzear dago. Izan ere, Masters Caixabank txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Joseba Ezkurdiarekin Zabala-Iztuetaren aurka, Iruñeako Nafarroa Arenan, bihar.
Albisuk 2010ean debutatu zuen Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hamasei denboraldi horietan hiru Binakako Txapelketako final jokatu ditu. Lehen biak galdu ondoren, aurten, bere lehenengo txapela irabazi du Unai Laso bikote izanik.













