25 ikastoletako gazteen Erronka
Bost ikastola: Legazpi, Ordizia, Urretxu-Zumarraga, Beasain eta Lazkao. 14 eta 16 urte bitartekoentzat lehiaketa da, talde lana eta sormena sustatzeko.
Iaz, Legazpiko Haztegi ikastolako ikasleek, irabazi zuten Kilometroak Erronka. Kilometroak jaialdiaren barruan egiten den gazteentzako lehiaketa eta ekintza da Erronka. Ekimen horren helburua gazteek protagonismo handiagoa izatea eta parte-hartze osasuntsu aktiboa bermatzea da. Aurtengo Erronkak orain arteko «partaide gehien» dituena izango dela adierazi du Xeber Maiza Lazkaoko Kilometroen koordinatzaileak.
Gipuzkoako ikastola guztiei egiten zaie gonbidapena ekimenean parte hartzeko, eta aurten 25 ikastola animatu dira. DBH3 eta DBH4ko mailatako ikasleek hartu dezakete parte, eta 10-14 laguneko talde mistoak dira.
Erronka eguna
Goizean zehar jaialdiko lau guneetan zehar ibiliko dira partaideak: Lehena Iturrialde aparkalekua, bigarrena Lazkao Txiki plaza, hirugarrena ikastola eta herriko plaza eta laugarrena Hirigoien plaza eta Guruze kirolgunea.
Erronkan zazpi joko ezberdin izango dira: aurkezpen-dantza, sukaldaritza, bertsolaritza, antzara jokoa, orientazioa, eskalada eta pentatloia.
Amaitzeko, parte-hartzaile guztiek batera bazkaldu eta sari banaketa egingo dute.
Egitaraua
- 10:00-11:00. Irekiera (Hirigoien plazatxoan).
- 11:00-13:45. Bikario etxean eta Maizpiden, frontoi paretan eta Harizti skate parkean.
- 13:30-14:00. Amaiera (Harizti-handi futbol zelaian).
- 14:00-16:30. Bazkaria eta sari banaketa (Ikastolan DBHko eraikinean).













