Bi atxilotu Ordizian, ile-apaindegi batean lapurreta egitea egotzita
Saltokian kalteak eragiteaz gain, dirua, produktuak eta objektuak eraman zituzten. Beste atxilotu bat ere izan zen, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita.
Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen atzo Ordizian, herriko ile-apaindegi batean lapurreta egitea egotzita. Ustez, lapurreta astelehen goizaldean gertatu zen, eta ustezko egileek establezimenduko kristala eta ateko sarraila hautsi zituzten barrura sartzeko. Dirua, ile-apaindegiko produktuak eta bestelako objektuak eraman zituzten, lokalean bestelako kalteak eragiteaz gain.
Jabeak salaketa ostean abiatu zuen Ertzaintzak ikerketa, eta atzo atxilotu zituzten bi gizonak Ordiziako etxebizitza batean. Etxebizitza miatzerakoan aurkitu zituzten lapurretako objektuak. 23 eta 36 urte dituzte.
Etxebizitza berean bizi zen 36 urteko beste gizon bati ere estupefazienteak aurkitu zizkioten, eta osasun publikoaren aurkako delitua egotzaita atxilotu zuten.
Ertzaintzaren arabera, lapurretagatik zein droga-delituengatik atxilotutako pertsonak duela aste batzuk Beasainen etxebizitza batetik kaleratu zituzten, eta Ordiziara joan ziren ondoren.













