Goena eta Izagirre aizkolariek desafioa ixteko itxarongo dute gaur, Kantabrikon
Goierritarrak Tolosako Kantabriko jatetxean egongo dira desafioa ixteko asmoan, 19:00etatik aurrera, gaur. 20 kana-erdiko moztea proposatuko dute.
Haritz Goena eta Joanes Izagirre Aztiriko jaietako kirol desafioan.Izaro Villareal Haritz Goena Lazkaomendiko eta Joanes Izagirre ‘Ipiñarrieta’ Urretxuko aizkolari gazteek, heuren adin bertsuko, beste bikote baten aurka lehiatu nahi dute. Gaur, 19:00etatik aurrera Tolosako Kantabriko jatetxean egongo dira erronkaren nondik norakoak adosteko.
Goenak 21 eta Izagirrek 22 urte ditu, biak 2004an jaiotakoak dira. Goierritarrek 20 kana-erdiko mozteko lana proposatzeko asmoa dutela adierazi du Noticias de Gipuzkoak-ek. Gaineratu duenez, Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide Etxarri-Aranaztarrak izan daitezke aurkariak. Nafarrek Igoin Pikabea hernaniarra eta Unai Etxeberria ‘Osinalde’ ezkiotarra garaitu zituzten, 20 kana-erdiko mozteko erronkan, aurreko martxoan.













