Aurten hasiko dira eraikitzen Zumarragako geriatriko zaharreko etxebizitzak
2028 amaierarako prest egotea espero da
Eusko Jaurlaritzak alokairuzko 24 etxebizitza eraiki behar ditu geriatriko zaharra zegoen tokian, 36 urte azpikoentzat eta adinekoentzat. Obra urte amaieran hasiko da eta apartamentuak 2028ko amaierarako prest egongo dira. Obra Amenabar enpresak egingo du eta aurrekontua 4,84 milioi eurokoa da. Jaurlaritzak Txurruka kalea eta Antioko igoera lotuko dituen igogailua ere egingo du. Igogailuaren aurrekontua 800.000 eurokoa da.
Apartamentuak 36 urte azpikoentzat eta adinekoentzat izango dira. 36 urte azpikoak bost urte bizi ahal izango dira bertan, gehienez. Helburua emantzipazioa erraztea da. Adinekoek, berriz, beraien etxebizitza Biziguneren esku utzi beharko dute apartamentu berrietara joan ahal izateko. Hil arte bizi ahal izango dira bertan.
20 bizitoki logela bakarrekoak izango dira eta lau bi logelakoak. Horietako ba mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta egongo da. 24 garaje, gune komunak eta 465 metro koadroko lokal bat ere egingo dituzte. 475 metro koadroko lokala udalarentzat izango da.
Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Mikel Serrano alkateak eman dute horren guztiaren berria, gaur goizean egin duten prentsaurrekoan.














