Ziklo kroseko lau proba Goierrin
Urriaren 25ean Ormaiztegin hasiko da ziklo kros egutegia. Abenduaren 12an Gabirian, 13an Seguran eta 19an Ataunen izango dira
Ormaiztegiko 52. Ziklo-Kros proba, urtarrilean, euripean.Carlos Mediavilla Urriaren 25ean hasiko da aurtengo ziklo kros denboraldia, Ormaiztegin. Abenduan beste hiru proba gehiago izango dira Goierrin. Abenduaren 12an, Gabirian berreskuratuko dute ziklo kroseko proba. Hurrengo egunean, abenduaren 13an, Seguran antolatuko dute eta abenduaren 19an, Ataunen.













