Zaldibiako festetan umeen kuadrilla eguna ari dira ospatzen
Goizean haurren jolasak egin dituzte, eta ondoren umeen bazkaria. Arratsaldean ere kirol eta kultura eskaintza egongo da jaietan. Bihar, Mozorro Eguna izango da.
Zaldibiako jaietako haurren kuadrilla eguneko play-backa. Manex Usarralde Zaldibiako festetan haurren kuadrilla eguna ari dira ospatzen gaur. Goizean haurrentzako jolasak egon dira. Herriko trikitilariak ere herrian barrena ibili dira, Nerea Elustondo eta Jon Maia bertsolariekin batera. Eguerdian haurren eta gaztetxoen bazkaria izan da plazan.
Bazkalostean, Dj Kaktusen emanaldia eta haurren play-back jaialdia egin dute. Ondoren, Gazte Asanbladak kuadrillen arteko herri kirol erronka egingo du, 18:00etan. Iluntzean Burruntzi herriko erromeri taldeak kontzertua eskainiko du 22:30ean. 00:30ean Derrunbe taldearen kontzertua izango da, eta amaitzeko DJ Zazaren emanaldia 2:00etatik aurrera.
Bihar Mozorro Eguna dute, eta Eztitxu Mugika Kultura zinegotziaren arabera, “azken urteetako ekintza jendetsuenetako izan da Mozorro Eguneko bazkaria”. Bihar ere 28 taldek eta 420 lagunek eman dute izena bazkarirako. Beraz, bihar ere beste urte batez, mozorroek Zaldibiako festak apainduko dituzte.
Argazkiak: Manex Usarralde













