Goenari eta Izagirreri ez zaie aurkaririk azaldu
Bi aizkolari goierritarrek 23 urtez beheko edozein bikoteri bota zioten desafioa, baina atzo Kantabrikora ez zen inor agertu.
Haritz Goena eta Joanes Izagirre Aztiriko jaietako kirol desafioan.Izaro Villareal Haritz Goena eta Joanes Izagirre Ipiñarrieta aizkolari gazteek itxaron egin beharko dute beren lehenengo apustua jokatzeko. Desafioa botata zeukaten, 23 urtez azpiko beste aizkolari bikote baten aurka 20 bat enbor ebakitzeko. Hitzordua ere jarria zuten, atzo 19:00etan Tolosaklo Kantabriko tabernan, nahi zuena hitz egitera ager zedin. Baina ez da gauzatu, ez zelako iner azaldu. Beste desafiorik botako duten ez dute argitu Goena lazkaotarrak eta Izagirre urretxuarrak.

Haritz Goena eta Joanes Izagirre Aztiriko jaietako kirol desafioan.Izaro Villareal











