Donostiako Orfeoi Ibiltariaren kontzertu arrakastatsua
Donostiako Orfeoi Ibiltariak Zumarragan abestu zuen atzo. Kalejira egin zuten lehenengo, jubilatuen egoitzatik plazara, eta ondoren kontzertua eskaini zuten. Orfeoiko kideek udaletxe azpian abestu zuten, Orfeoiko zuzendaria izan zen Secundino Esnaola zumarragarraren omenezko plaka dagoen tokian. Herritar asko hurbildu ziren emanaldiaz gozatzera.
Donostiako Orfeoi Ibiltaria Laboral Kutxaren eskutik antolatzen den ekimen berezia da. Egitasmo honen bidez, Donostiako Orfeoiak bere musika eta kalitate koral handia ohiko auditorioetatik atera eta herrietako kale nahiz plazetara hurbiltzen du.













