Ikastoletako gazte ugarik parte hartu dute Erronkan
Hamabosna laguneko 23 talde lehiatu dira euskal herri kiroletan eta jokoetan, goizean zehar. Guztiek ikastolako estalpean bazkaldu dute.
Udarregi, Erronkako aurtengo talde irabazlea. Aimar Maiz Gazte multzo koloretsua sortu eta osatu dute Erronkan parte hartu duten ehunka lagunek, goiz osoan, Lazkaon. Euskal herri kiroletan eta jokoetan hainbat lehiaketa egin dituzte. Lehenik, Kilometroetako lau guneetan banatuta; azkenik, Harizti Handi futbol zelaian denen arteko topaketan.
Tokan, giza-proban, koskol biltzen, txinga eramaten, eta lauko sokadan korrika egin dituzte probak. Lehiaketarenak amaitutakoan, ikastolako aterpera joan dira denak, eta Kilometroetako boluntarioek prestatutako paella erraldoietatik bazkaldu dute.
23 ikastolak bidali dute ordezkaritza Erronkara, bakoitza 15 lagunek osatua. Haurtzaro, Uzturpe, Haztegi, Elgoibarko Ikastola, Zurriola, Arizmendi, Pasaia-Lezo, Jakintza, Orereta, Txantxiku, Santo Tomas, Aranzadi, Andramendi, Azpeitiko Ikastola, Orioko Ikastola, Zubimusu, Aita Larramendi, Anoetako Ikastola, Laskorain, Lazkaoko Ikastola, Salbatore Mitxelena, Udarregi eta Urretxu-Zumarragako Ikastola izan dira aurtengo Erronka kolorez jantzi dutenak.
Bazkal ondoren banatu dituzte sariak. Lehenbizi, bideo lehiaketako hiru sari eman dituzte. Talde bakoitzak bere buruaren aurkezpena eginez, hondoan Kilometroen abestia zutela, bideo bat egin eta Instagramera igo behar zuen. Atsegite gehien zituzten hiru hauek saritu dituzte:
Bideo lehiaketa:
1. Elgoibarko Ikastola, 1.476 puntu
2. Udarregi Ikastola (Usurbil), 1.255
3. Laskorain Ikastola (Tolosa), 895

Laskorain ikastolakoak, bideo lehiaketan 3. saria.

Bideo lehiaketako irabazleak, Elgoibarko Ikastola.Aimar Maiz

Udarregi ikastolakoak (Usurbil), bideo lehiaketako bigarrenak.
Jarraian, Erronka bereko hiru sariak banatu dizkiete, honako ikastolei, gaurko probetan pilatutako puntuen arabera.
Erronkako sailkapena:
1. Udarregi (Usurbil), 154 puntu. 1.000 euro saritan.
2. Orioko Herri Ikastola, 145 puntu. 500 euro.
3. Lazkaoko Ikastola, 135 puntu. 300 euro.

Udarregi, Erronkako aurtengo talde irabazlea.Aimar Maiz

Orioko Herri Ikastolakoak, Erronkako txapeldunordeak.Aimar Maiz

Lazkaoko Ikastola, Erronkan hirugarren.Aimar Maiz












